Oinarrizko gaitasun digitalak eskuratzeko bi ikastaro

Guaixe 2020ko ira. 9a, 11:02

Ikastaroak Irurtzungo kultur etxean izanen dira.

Nafar Lansaren lan eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonei zuzenduta daude ikastaroak, lanean egon edo ez. Bi mailatako ikastaroak izanen dira, Internet bidezko tramiteak eta konexioak egiten ikasteko ikastaroak. Kultur etxean izanen dira ikastaroak, goizez, hurrengo bi asteetan

Nafar Lansarek antolatuta, Irurtzunek Oinarrizko gaitasun digitalak lantzeko bi ikastaro hartuko ditu hurrengo astetik aurrera. Aurrenekoa, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:30era izanen da. 2. mailako oinarrizko gaitasun digitalak ikastaroa 25 orduko prestakuntza da. Hura despeditzean, ikaslea gai izanen da trebetasunak eta abileziak garatzeko, oro har administrazio publikoekin online izapideak modu seguruan egiteko gai. Gainera, ikaslea gai izanen da online prestakuntzaren eta telelanaren ingurunean sartzeko aukera emango dioten bideokonferentziako hainbat plataforma erabiltzeko eta konfiguratzeko.

Bigarren ikastaroa hilaren 21etik 25era izanen da, 08:00etatik 13:00etara. 25 orduko prestakuntza eskainiko du 1. mailako oinarrizko gaitasun digitalak ikastaroak. Akaberan ikaslea gai izango da trebetasunak eta abileziak garatzeko, oro har, administrazio publikoekin online izapideak modu seguruan egiteko. Halaber, ikaslea gai izango da online prestakuntzaren eta telelanaren ingurunean sartzeko aukera emango dioten bideokonferentziako hainbat plataforma erabiltzeko eta konfiguratzeko.