Pilota

28. Irurtzun Pilota Txapelketako finalak bihar jokatuko dira Irurtzunen

Guaixe 2020ko ira. 11a, 11:22
Irurtzun klubeko Azanzak eta Retegi Bik, eskuinean, seniorren final handia jokatuko dute Espinalen eta Arbizuren kontra.

Bihar, larunbata, 17:00etatik aurrera, Biaizpe pilotalekuan

COVID-19 birusaren agerpenetik Nafarroan jokatu den pilota txapelketa bakarra da 28. Irurtzun Pilota Txapelketa. Uztailean hasi zen eta bihar, larunbata, final handiak jokatuko dira Irurtzungo Biaizpe pilotalekuan. Promesen mailan 12 bikote lehiatu dira eta senior mailan 9 bikote, eta onenak sailkatu dira biharko finalerako. Orain arte jende dezente hurbildu da finaletara, beharrezko segurtasun neurriak hartuta, eta bihar ere hala izatea espero du Irurtzun Pilota Klubeko presidente Miguel Beraza Loidik. Final estu eta lehiatuak aurreikusten dira, puntakoak. 

28. Irurtzun Pilota Txapelketako finalak
Larunbatean, irailak 12, 17:00etan, Biaizpe pilotalekuan
Promesak: Iriarte (Larraun)-Lizarraga (Irurtzun) / Bustince (Irurtzun)-Azpiroz (Irurtzun)
Seniorrak, 3. eta 4. postuak: Ollo (Irurtzun)-Aldabe (Oberena) / Olaetxea (Irurtzun)-Bergera (Irurtzun)
Seniorrak, finala: Espinal (Uharte)-Arbizu (Irurtzun) / Retegi (Irurtzun)-Azanza (Irurtzun)