Areto futbola

Osasuna Magna Xotak eta Aspil Ribera Nafarroak gaur jokatu behar zuten partida bertan behera geratu da

Guaixe 2020ko ira. 15a, 11:56
Colo Colo Zaragozaren kontra aritu zen Osasuna Magna Xotako taldea.

Gaurko aurreikusitako lagunarteko derbia bertan behera geratu da

Osasuna Magna Xotak eta Aspil Ribera Nafarroak lagunarteko partida jokatu behar zuten gaur, asteartea, 17:30ean Anaitasuna pabilioian, baina partida bertan behera geratu da. 

Bestalde, larunbatean aurre denboraldiko bigarren lagunarteko partida jokatu zuen Osasuna Magna Xotak Colo Colo Zaragoza taldearen kontra. Partida atea itxita jokatu zen eta lehen zatian bi taldeak parez pare ibili ziren. Bigarren zatian, aldiz, Imanol Arregiren taldea nabarmen gailendu zen eta, azkenean, 10 eta 1 irabazi zuten berdeek.