Areto futbola

Xotak eta Osasunak 2022raino luzatu dute euren arteko hitzarmena

Guaixe 2020ko ira. 25a, 11:45
Osasuna Magna Xotak Osasunaren kolore gorria janzten jarraituko du.

Bi aldeen elkarlanak jarraituko du eta bi aldeek “oso pozik” daudela azaldu dute

Osasuna futbol taldeak eta Xota areto futbol taldeak bere hitzarmena 2022raino luzatuko dute. Hitzarmenari esker, Xotak Osasuna izena izaten jarraituko du, Osasuna Magna Xota Kirol Kluba, zehazki, Osasunaren armarria eramango du, eta Osasunaren koloreak. Horrela, Osasuna Magna Xotaren lehen jantzia berdea izango da, Xotaren betiko berdea, eta bigarrena, gorria, Osasunaren kolorea. Hitzarmenak ere bere alde ekonomikoa du eta beste hainbat zehaztapen. 

Bi taldeak kontentu daude hitzarmena luzatu izanagatik, bi taldeen arteko babesa “ezinbestekotzat” jotzen dutelako, are gehiago pandemia dela eta bizitzen ari garen krisi garai honetan.