Areto Futbola

Osasuna Magnak Sevillatik puntuekin bueltatu nahi du

Guaixe 2020ko urr. 20a, 12:33

Irurtzundarrak Levanteren kontra jokatu zutenekoa.

Gaur, 21:00etan, Betisen kontra jokatzen dute irurtzundarrek

Bosgarren jardunaldia jokatuko du Osasuna Magnak gaur eta Betisen zelaian izanen da. Sevillarrak sailkapenean azken aurrekoak dira. Jokatu dituzten bi partidetan ez dute garaipenik lortu eta punturik ez dute pilatu. Mancuso, Tony eta Aitor min hartuta daude eta ezin izanen dute jokatu eta Wandersonek jokatuko duen zalantzazkoa, oraindik eskuin aduktorean molestiak baititu. Sevillara joanen da, Oihan Sanchez atezain gaztea eta Ion Cerviño bezala. Larunbatean antzeko panorama zuzen Imanol Arregi entrenatzaileak eta gainontzeko jokalariek talde lehiakorra osatzen dutela erakutsi zuten. 

Irurtzundarrek parean igo berri den talde bat izanen dute. Defentsa erasokorra duena eta “aurkari zaila” Arregiren esanetan. “Presio leroa oso goian mantentzen du. Jokalari onak dituzte eta ziur etxean aurreneko partida irabazteko gogoz daudela”. Bere taldeak lehiatzeko gaitasuna izan behar duela nabarmendu zuen irurtzundarak.