Areto Futbola

Berdeak esku hutsik bueltatu dira Sevillatik

Guaixe 2020ko urr. 21a, 13:25
Atzoko neurketako une bat.

Betisek denboraldiko lehen garaipena lortu du Osasuna Magna Xotaren aurka lau-hiru irabazita. Sevillarren irurtzundarren atea setiatu eta joko bikaina egin zuten lehen zatian, eta lau golak sartu zituzten. Bigarren zatian, Irurtzungoak aurrera egin zuten eta markagailuko aldea murriztea lortu zuten, baina ez zuten porrota saihestu, Imanol Arregiren taldearen puntu bolada positiboa geldiaraziz.

Betikoak izan ziren Ruben Cornejoren bitartez aurkariaren atera jaurtitzen lehenak, 2. minutuan berdeen defentsak gelditu zuen jaurtiketa. Bocao brasildarrak 4. minutuan baloia berreskuratu zuen eta Emilio Buendia pivotari pasa zion eta hark sevillarren aurreneko gola sartuz zuen. 9. minutuan eta eskuin hegaletik, Ivik Ruben Cornejo libre ikusi zuen area aurrean eta kapitainak, baloia jaso ondoren, jaurtiketa batez baloia sare barrura bidali zuen, markagailura 2-0ekoa igoz. Betisen minuturik onenak izan ziren, Osasuna Magnaren atean etengabeko setioa jarrita.

12. minutuan, Betisek erasoko jokaldi ona egin zuen eta Chichok baloia Asierren eskuairan jarri eta 3-0ekoa ezarri zuen. Handik bi minutura, Burritok gol aukera galdu zuen sevillarrendako. Imanol Arregiren mutilak etxekoe erasoaldiari aurre egiten saiatu ziren eta Jesusek baloia zutoinera bidali zuen. 18. minutuan, Emilio Buendía protagonista izan zen berriro, etxekoek laugarren gola egin baitzuen. Atsedenaldiaren atarian, Osasuna Magna Xotak penalti bikoitza izan zuen desabantaila murrizteko eta Wandersonek 4-1ekoa sartu zuen. Emaitza horrekin joan ziren taldeak atsedenaldira.

Bigarren zatian, Imanol Arregiren jokalariek beste martxa bat sartu zuten eta Bynhok bi aukera izan zituen markagailuan aldea murrizteko, baina atezain sevillarrak bikain erantzun zuen. 24. minutuan, falta zuzen batean, Cesarrek baloia sareetara bidali eta 4-2koa jarri zuen markagailuan. Etxekoak partidan egokitu ziren eta Irurtzungoek gero eta gehiago egin zuten eraso. 

31. minutuan, Wandersonek etxekoen bosgarren gola saihestu zuen atepean. Arregik partidaren bila joatea erabaki zuen eta atezain-jokalari sartu zuen partida despeditzeko sei minutu baino gehiago falta zirenean. Irurtzundarren eraso batean, Borja Blancok hutsik zegoen atearen aurrean errematean kale egin zuen. Azken segundoetan, Dani Zurdok 4-3koa sartu zuen. .

Sevillako porrotaren ondoren, Osasuna Magna sailkapenean bosgarren da 7 punturekin, Levante liderrarengandik 8 puntura dago. Asteburuan irurtzundarrek etxean 6. jardunaldia jokatuko dute. Burela taldearen bisita hartuko dute. Bisitariak sailkapenean 7. dira sei punturekin.