Udalak garbitzaileen zerrenda osatuko du

Guaixe 2020ko urr. 23a, 13:40
Irurtzungo udaletxea.

Oposizio deialdian parte hartu ahal izateko hilaren 29ko 15:00ak arte eman daiteke izena.

Irurtzungo Udalak, oposizio bidez, sortzen diren garbiketa beharrei erantzuteko beharrezko diren garbitzaileak aldi baterako kontratatzeko izengaien zerrenda sortu nahi du. Zerrenda hori lanpostu hutsak aldi baterako betetzeko da, hau da: laneko bajengatik aldi baterako ordezkapenak egiteko, oporrak hartzeko eta udal zerbitzuak indartzea eskatzen duen edozein behar puntuali erantzuteko erabili ahal izanen da.