Harri-jasotzea

Irañeta binakakoan, lanera

Guaixe 2020ko urr. 23a, 12:52
Jon Irañeta harria jasotzen.

Igandean, 12:00etan, Aramaioko frontoian ariko da laugarren kanporaketa.

Binakako Harri-jasotze Txapelketan lehian sartuko da Jon Irañeta igandean. Urdax Magunazelaiarekin batera bikotea osatuko du irurtzundarrak. Lau harrirekin lan eginen du bikoteak: 175 kiloko laukiluzea, 138 kiloko kubikoa, 100 kiloko zilindro zarra eta 100 kiloko harri borobila. Harri-jasotzaile bakoitza bi harrirekin ariko da, bi minututan ahalik eta jasoaldi gehien emateko.  Bikoteak ahalik eta kilo gehien jaso beharko ditu lehiaketan aurrera egin nahi badu.