I. Argazki lehiaketa antolatu du Irurtzungo Udalak

Guaixe 2020ko urr. 28a, 09:33

Argazki lehiaketan aukeratutako irudiak Irurtzungo egutegia osatzeko erabiliko dira. Azaroaren 16ra arte aurkez daitezke lanak. 

Irurtzungo Udalako Irurtzungo I. Argazki Lehiaketa antolatu du. Lehiaketan aukeratutako argazkiekin egutegia osatuko dute. Bi gai proposatu dituzte: Paisaiak eta ondarea eta jai eta kultur ekitaldia eta kultura Irurtzunen. Irudiak herrian edo inguruko paisaietan eginak egon behar dute, eta parte hartzaile bakoitzak gai bakoitzeko gehienez bi lan aurkez ditzake. Lanak etregatzeko azken eguna azaroaren 16an da, argazkiakirurtzun@gmail.com helbidera gaian Irurtzun argazki lehiaketa adierazita edo USB batean kultur etxean entregatuta. Guztira hamabi sari banatuko dira, 50 eurokoak. 16 urtetik gora pertsona guztiak parte har dezakete. 

Argazkiak JPG/JPEG formatuan entregatu behar dira eta 30 cm-ko tamaina izango dute, 300 ppp gutxieneko bereizmenarekin. Erantsitako artxibo batean argazkiaren izenburua, egilearen izen abizenak, NAN zenbakia, jaiotza data, helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa eta argazkia non eta noiz egina dagoen adierazi behar dira. Bi artxiboek titulu bera izango dute. 

Oinarri osoak: Irutzungo Udaleko webgunean.