Bisitak bakarrik onartuko dira hilerrian azaroaren 1ean eta 2an

Guaixe 2020ko urr. 29a, 13:21
Irurtzungo kanpo santuan egin zuten azken sarrera. Artxiboa.

Ezinen dira erabilera komuneko plataformak edo eskailerak erabili. Loreak jarri, garbitu edo txukuntzeko lanak aurreko egunetan egin beharko dira.

Igandean izanen da Domu Santu Eguna eta, horregatik, egun horretan eta aurrekoetan jende emari handia espero da hilerrietan. COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren erdian, Irurtzungo Udalak  arriskuan egon daitezkeen pertsonei gomendatu die jende gehien egotea aurreikusten den egun eta orduetan ez joateko. Bestetik, hilerriaren sarrera gel hidroalkoholikoa egonen da eta sartzerakoan harekin garbitu beharko dira eskuak. Kanpo santura gehienez lauko taldetan joateko gomendioa egin du udalak. Hilerri barruan pertsonen artean metro eta erdiko distantzia gorde behar dela ere gogorarazi du. Jakina, hilerrian ere musukoaren erabilera derrigorrezkoa da.