Areto futbola

Puntuak eskuratzeko ideiarekin

Guaixe 2020ko urr. 30a, 10:58
Irurtzungo taldea.

Antequeraren zelaian jokatuko du larunbatean, 18:30ean, Osasuna Magna Xotak.

Sei jardunaldiren ondoren Osasuna Magna Xota sailkapenean zazpigarrena da 8 punturekin. Liderra Levante da, 15 punturekin. Larunbatean irurtzundarrek Antequeraren zelaian jokatuko dute. Malagarrak sailkapenean 16. dira eta sei partidatan 4 puntu pilatu dituzte. Irurtzundarren erizaindegiak min hartutako lau jokalari ditu. Azkena, Dani Zurdo izan da. 21 urteko jokalariak ezker hankan zuntz haustura du eta bi astez bajan egonen da. Joan den ostiralean ere ezin izan zuen jokatu. Min hartuta daude ere Mancuso, Tony Escribano eta Wanderson.