Pilota

Irurtzun klubeko Anartz Olano, Nafarroako txapeldunordea

Guaixe 2020ko aza. 5a, 09:00
Irurtzun klubeko Anartz Olano, eskuinean. OBERENA

Irurtzun klubeko pilotari aresoarrak Nafarroako senior mailako 1. mailako finala jokatu zuen Oberenako Iosu Iruritaren kontra, eta Oberenakoa gailendu zen 

Asteburuan Nafarroako Banakako Pilota Txapelketako senior mailako finalak jokatu dira. Lehen mailako finala Irurtzun klubeko Anartz Olano aresoarrak eta Oberenako Iosu Iruritak jokatu zuten. Partida borrokatuan, Iosu Iruritak aurrea hartu zuen eta abantaila handia hartu zion Irurtzun klubeko pilotariari, eta, azkenean, 18 eta 7 gailendu zen. Nolanahi ere, Anartz Olano txapeldunordea da merituzko lana egin eta gero.