Areto futbola

Imanol Arregik dio gaur "irabaztera eta Kopan aurrera egitera" aterako direla

Guaixe 2020ko aza. 24a, 09:37
Imanol Arregirendako gaurko partida "zaila" izango da.

Errege Kopako final hamaseirenetan Osasuna Magna Xotak Aspil Ribera de Navarra izanen du aurkari, 18:30ean, Tuteran

Gaur, asteartea, Areto Futboleko Errege Kopako final zortzirenak jokatuko dira. Osasuna Magna Xotak Tuterako Aspil Jumpers Ribera Navarra taldea izango du aurkari 18:30ean. Partida Tuteran jokatuko da. Beraz, derbiarekin ekingo dio Errege Kopari talde irurtzundarrak. Partida Twitch bidez jarraitu ahal izango da. 

Errege Kopa partida bakarrera jokatzen da. Beraz, irabazleak aurrera egingo du eta galtzailea Kopatik kanpo geratuko da. Imanol Arregik azaldu duenez "lehiatzera joan behar gara, irabaztera, Errege Kopan aurrera egitera”. Hala ere, teknikari irurtzundarra jakitun da Aspil Ribera Navarra talde ona dela. "Aspilek oso ongi du nola eta zertarako jokatzen duen. Entrenatzaile ona du eta gure helburu berberak. Talde zaila da. Azken jardunaldietan maila oso ona erakusten ari da eta gaurkoa partida zaila izango da” aitortu du Imanol Arregik.