2019. urtean Irurtzungo Orritz dantza taldeak 30 urte bete zituen, eta, ospatzeko, udazkenero egiten duen dantza jaialdia urteurren ospakizuna bihurtu zuen. Gaur egungo eta lehengo dantzariek parte hartu zuten. Aldiz, aurtengo udazken dantza ikuskizuna oso desberdina izanen da. Osasun krisialdia dela eta, jaialdia ez egitea erabaki du dantza taldeak, eta emanaldia izanen zen datan, larunbatean, azaroaren 28an, Dantza Oinarria da taldearen 25 urteurrenean egindako dokumentala proiektatuko dute, 17:00etan eta 19:00etan, kultur etxean. Sarrerak doan dira, baina edukiera mugatua denez aurretik erreserbatu behar dira 654 250 071 telefonoan.