Areto futbola

Osasuna Magna Xotaren partida giltzarria

Guaixe 2020ko aza. 27a, 11:05

Talde nafarrak Cordoba Patrionio hartuko du gaur, ostirala, 20:00etan, Anaitasunan. Goiko postuei begiratzeko funtsezkoak dira jokoan dauden hiru puntuak

Osasuna Magna Xotak Cordoba Futsal taldea hartuko du Anaitasuna pabilioian, gaur, ostirala, 20:00etan. Partida ateak itxita jokatuko da eta oso lehia garrantzitsua da bi taldeendako, biak puntu faltan baitaude. Areto Futboleko 1. mailako ligan Levante da liderra (22 puntu), Osasuna Magna Xota 9. postuan dago (12 puntu) eta Cordoba Patrimonio 14. postuan (9 puntu). Hortaz, sailkapenari gora begiratzeko oso garrantzitsuak dira gaur Iruñean jokoan dauden 3 puntuak. 

Partida zaila izango dela aitortu du zuen asteartean Errege Kopako partida irabazi eta gero Osasuna Magna Xotako Bynho jokalariak, eta “irabaztea eta aurrera egitea” garrantzitsua izango dela. Kopako garaipenak taldeari gaurko partidarako konfiantza eman diolakoan dago Imanol Arregi entrenatzailea. “Caordoba aldaketa asko egin dituen taldea da eta oso ongi jokatzen ari da; talde lehiakorra da beti eta oso ongi lantzen du estrategia. Hortaz, partida zaila dugu aurretik, baina irabaztekoa garrantzitsua da goiko postuei begiratzeko” nabarmendu du Imanolek. 

Imanol Arregik plantilla guztia dauka prest gaurko partida erabakigarrirako.