Irurtzungo bertso saioa

Guaixe 2020ko abe. 10a, 11:09

Abenduaren 12an, 19:30ean, Alazne Untxalo, Eneko Lazkoz, Igor Elortza eta Nerea Ibarzabal bertsolariek saioa eskaini dute, Irurtzungo kultur etxean. Gai jartzailea Alaitz Rekondo izanen da. 

Irurtzungo Aizpea Euskara taldeak urtero Euskararen egunaren harira egitaraua antolatzen du abenduan zehar, eta emanaldien artean klasiko bat bihurtu du bertso saioa. Aurten kultur etxean izanen da, etzi, larunbatean, 19:30ean eta Alazne Untxalo, Eneko Lazkoz, Igor Elortza eta Nerea Ibarzabal bertsolariek parte hartuko dute, eta Alaitz Rekondo gai jartzailea izanen da. Sarrerak Irurtzungo Martxuetan eta Estankoan salgai daude.