Magia ikuskizuna Irurtzunen

Guaixe 2020ko abe. 10a, 09:55

Igandean, abenduaren 13an, 17:30ean, Itzal Magoak Magiazko lotura 2.0 ikuskizuna eginen du kultur etxean. 

Abenduaren 3an euskararen eguna izan zen, eta ospatzeko Euskarabideak antzerki zikloa antolatu zuen. Hortaz, abenduan Yarleku konpainiaren Numenak, Zirika Zirkusen Berrerabizi eta Itzal Magoaren Magiazko lotura ikuskizunak Nafarroako bederatzi herritan egon dira. Zikloarekin amaitzeko Magoa Irurtzungo kultur etxean izanen da, igandean, abenduaren 13an, 17:30ean.