Komedia erromantikoa gaur, Irurtzunen

Guaixe 2020ko abe. 11a, 09:39

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreen 'Losers' antzezlana izanen da gaur, ostirala, 20:00etan, Irurtzungo kultur etxean.

Sandra eta Manuel dira Losers antzezlanaren protagonistak. Berrogei urtetatik gertu daude, eta ez dute gizarteak espero dituen baldintzak bete: ez dute bikoterik, ez dituzte seme-alabarik... eta diruz eskas daude ere. Horregatik galtzaileak edo losers sentitzen dira. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola dira aktoreak eta zuzzendaria Begoña Bilbao da. Marta Buchacaren testuetan oinarritutako antzezlan bat da. Gaur, 20:00etan, Irurtzungo kultur etxean izanen da.