Areto futbola

Ion Cerviño Espainiako 18 urtez azpiko selekziora deitu dute

Jokalari irurtzundarra ilbeltzaren 17tik 20ra bitartean Las Rozasen egongo da kontzentratuta, selekzioarekin

Ilbeltzaren 17tik 20ra bitartean Espainiako Areto Futboleko 18 urtez azpiko selekzioa Las Rozasen kontzentratuko da, denboraldia prestatzeko. Mon Barreiro selekzionatzaileak talde polita sortu du, eta bertan aritzeko gonbita jaso du Ion Cerviñok. Jokalari irurtzundarra Osasuna Magna Xotako jokalaria da, eta aurten Tafatrans Vulcanizados Ruiz taldean ari da jokatzen, utzita.