Segurtasun eta osasun neurriak jarraituz, eta egoera berezian, baina Irurtzunen Santa Ageda bezperako koroak eginen dituzte biha, otsailaren 4, 18:00etan, plazatik abiatuta. Aizpea euskara taldeak antolatu du ekimena, eta jantzi tradizionalak janzteko eta herriko kaleak makilen erritmoarekin betez ohitura jarraituko dutela esan dute.