Gaita irakaslea aldi baterako kontratatzeko deialdia

Guaixe 2021eko otsailaren 10a

Irurtzungo Udal Musika Eskolaren egoitza.

Hautagai zerrenda osatzeko premiazko deialdia egin du Irurtzungo Udalak. Deialdian parte hartu nahi dutenek eskabideak igandeko 23:59ra arte aurkez ditzakete.

Irurtzungo Udalaren deialdiaren helburua da Udal Musika Eskolako gaita irakasle lanpostua aldi baterako oposizio bidez hornitzea. B mailako lanpostua da eta kontratuaren iraupena ikasturte honetan geratzen den tarterako da. Irurtzungo Udalak, gainera, deialdiko hautaketa-prozesua gainditzen dutenekin ordezkapen-poltsa sortuko du, eta premia duenean poltsa horretatik tiratuko du irakaslea ordezkatzeko. Deialdiari buruzko informazio gehiago nahi duenak Irurtzungo Udalaren www.irurtzun.eus webgunean du.