Areto futbola

Osasuna Magnak eta El Pozok larunbatean jokatu beharreko partida atzeratuta, talde murtziarreko hainbat jokalari berrogeialdian daudelako

Guaixe 2021ko ots. 11a, 11:30
El Pozoren kontrako partida atzeratu egin da.

Lehiaketako epaileak erabakiko du partida noiz jokatuko den

Asteburuan 1. Mailako Areto Futbol Ligako 20. jardunaldia dago jokoan eta Osasuna Magna Xotak El Pozo Murcia taldea hartu behar zuen larunbatean, 12:00etan, Anaitasuna pabilioian. Talde murtziarreko zenbait jokalari berrogeialdian daude aurreko astean klubeko kide batek COVID-19 testean positibo bat egon zelako eta partida atzeratzea eskatu zuen El Pozok. Lehiaketako epaileak partida atzeratzea erabakiko du eta epaile horrek berak zehaztuko du atzeratutako partida noiz jokatuko den. 

El Pozo Murciak 19 jardunaldietatik 14 jokatu ditu; gainontzeko partidak ezin izan ditu jokatu, positiboak eta berrogeialdiak tarteko. 

Otsailaren 23an jokatuko da Osasuna Magna eta Aspil-Jumpersen arteko atzeratutako derbia
Osasuna Magna Xotak eta Aspil-Jumpers Ribera Navarra taldeen arteko atzeratutako partida otsailaren 23an jokatuko da, Tuteran. Hala erabaki du Espainiako Futbol Federazioko lehiaketako epaileak.