Udalak ostalaritza establezimenduei dirulaguntza emanen die

Guaixe 2021ko ots. 18a, 19:48
Irurtzundarrak San Martin kalean. Artxiboa.

Deialdian interesa dutenek hilaren 23ko 14:00ak arte aurkeztu ditzakete proposamenak udaletxean.

Irurtzungo Udalak dirulaguntza bat emanen die herriko ostalaritzako eta sukaldaritzako establezimenduei. Horrela, batetik, COVID-19 gaitzak sektorean eragindako ekonomia kalteei aurre egiten lagundu nahi die udalak. Eta, bestetik, beraien establezimenduak egoera berrira egokitzeko egin behar izan dituzten gastuak ordaintzen lagundu. Taberna eta jatetxeen jabe bakoitzari 1.000 euroko dirulaguntza emanen die udalak. Guztira 8.000 euro banatuko ditu sektoreko jabeen artean. Deialdiaren berri Irurtzungo Udalaren www.irurtzun.eus web orrian dago.