Areto futbola

Xotak atzera ere husna berdindu zuen eta Xota B-k galdu

Maider Betelu Ganboa 2021ko ots. 23a, 09:28
Emakumezkoen senior mailako Xota B taldea.

Emakumezkoen Senior Mailako 2. jardunaldian Mutilberaren kontra husna berdindu zuen Xotak.  Xota B taldeak, aldiz, 0 eta 2 galdu zuen Gazte Berriak taldearen kontra

Asteburuan Emakumezkoen senior mailako 2. jardunaldia jokatu da, eta atzera ere husna berdindu du Xotak. Aurreko astean Txantrearen kontra, eta igandean Mutilbera taldearen kontra, Xotak golik gabeko berdinketarekin despeditu ditu orain arte jokatutako bi jardunaldiak.

Maila berean dabilen Xota B taldeak, aldiz, 0 eta 2 galdu zuen Gazte Berriak taldearen kontra. 

Xotako bi taldeak, elkarren kontra
Emakumezkoen senior mailako sailkapenean  Orvina B taldea da lider (6 puntu). Xota 3. postuan dago (2 puntu) eta Xota B 6. postuan dago, punturik gabe. Asteburuan Xotako bi taldeak elkarren kontra ariko dira Atakondoa pilotalekuan.