Areto futbola

Emakumezkoen senior mailan Xotako bi taldeen arteko derbia jokatuko da

Guaixe 2021ko ots. 25a, 09:15
Irurtzungo emakumezkoen senior mailako Xota B taldea.

Emakumezkoen Senior Mailako 2. jardunaldian Mutilberaren kontra husna berdindu zuen Xotak eta Xota B taldeak, aldiz, 0 eta 2 galdu zuen Gazte Berriak taldearen kontra. Igandean Xotako bi taldeen arteko partida hartuko du Atakondoak

Asteburuan Areto Futboleko Emakumezkoen senior mailako 2. jardunaldia jokatu zen, eta atzera ere husna berdindu zuen Xotak. Aurreko astean Txantrearen kontra, eta igandean Mutilbera taldearen kontra, Xotak golik gabeko berdinketarekin despeditu ditu orain arte jokatutako bi jardunaldiak. Txapelketa berean parte hartzen ari den Xota B taldeak, aldiz, 0 eta 2 galdu zuen Gazte Berriak taldearen kontra. 

Xotako bi taldeak, elkarren kontra
Emakumezkoen senior mailako sailkapenean  Orvina B taldea da lider (6 puntu). Xota 3. postuan dago (2 puntu) eta Xota B 6. postuan dago, punturik gabe. Igandean Xotako bi taldeak elkarren kontra ariko dira Atakondoa pilotalekuan, goizeko 11:00etan.