Areto futbola

Xota nagusia garaile Xota B-ren aurrean

Guaixe 2021ko mar. 3a, 10:15
Emakumezkoen senior mailako Xota eta Xota B taldeko jokalariak, larunbatean egindako entrenamendu espezifiko batean. Argazkia: Xota.

Emakumezkoen senior maila. 2. jardunaldia: Xota 3 – Xota B 0

Emakumezkoen Senior Mailako 3. jardunaldiak Xotako bi taldeen arteko lehia ekarri zuen. Xota talde nagusia Xota B-ren kontra. Atakondoak hartu zuen Xotako bi ahizpen arteko partida. Lehia oso borrokatua izan zen, halakoetan izaten den bezala, baina ez zen sorpresarik egon eta talde nagusia gailendu zen, 3 eta 0 irabazita. Youssra Chafiak bi gol sartu zituen jarraian eta Irune Goikoak hirugarrena, bigarren zatian. 

Orvina da Emakumezkoen Senior Mailako liderra (9 puntu). Xotak 3. postuan jarraitzen du (5 puntu) eta Xota B 6.a da, azkena, punturik gabe. Asteburuan Antsoainen jokatuko du Xota nagusiak, Gazte Berriak taldearen kontra, eta Xota B taldeak Txantrea hartuko du Atakondoan.