Areto futbola

Ion Cerviño atzera ere Espainiako selekziora

Guaixe 2021ko mar. 5a, 10:00

18 urtez azpiko Espainiako areto futboleko selekziora deitu dute jokalari irurtzundarra, aurten bigarrenez

Espainiako areto futboleko 18 urtez azpiko selekzioak prestakuntza kontzentrazioa eginen du martxoaren 14tik 17raino Las Rozasen, eta bertara Ion Cerviño jokalari irurtzundarra konbokatu dute. Ion Cerviño Xotako jokalaria da, eta tarteka Tafatrans taldean aritzen da, Xotak utzita.