Irurtzunen euskaldun ugari, baina euskara nekez entzuten zen kalean. Euskaldunak gazteak zirenez, Aizpeakoek bilerara deitu zieten, euskararen inguruan zuten zeukaten jarrerari buruz hitz egiteko. Bilera hartatik jasotako ondorioekin, gazteen erabilera sustatzeko hainbat ekintzez osatutako egitaraua osatu zuen Aizpeak: Euskal Herriko beste herri batzuetako lekukotzak, Goenkaleko aktoreen mahai-ingurua, mahai jolas txapelketak, Herri Urratserako autobusa, antzezlana…