Areto futbola

Jardunaldi txarra Xotarendako

Guaixe 2021ko mar. 24a, 11:00

Xotak ezin izan zuen Txantrea mendean hartu.

Emakumezkoen Senior Maila. 2. multzoa. 6. jardunaldia: Txantrea 3 – Xota 0 / Xota B 0 –Orvina B 7

Asteburuan Emakumezkoen Senior Mailako Areto Futbol Txapelketako 6. jardunaldia jokatu zen eta Irurtzungo Xota klubeko bi taldeendako ez zen jardunaldi ona izan. Xota talde nagusiak Txantrea izan zuen aurkari eta Iruñeko taldeak 3 eta 0 irabazi zuen. Xota B taldeak Orvina B liderra hartu zuen Atakondoan, eta 0 eta 7 gailendu ziren liderrak. 

Gauzak horrela, Orvinak jarraitzen du lider (15 puntu), Xota nagusia 4. postuan dago (5 puntu) eta Xota B 6. postuan, azkenean, punturik gabe. Asteburuan ligako 7. jardunaldia jokatuko da. Xota talde nagusiak larunbatean sailkapenean 6. postuan dagoen Mutilvera hartuko du Atakondoan,  16:30ean, arerio zuzenen arteko partida izango denean. Bestalde, sailkapenean bigarrena den Gazte Berriak taldea izango du aurkari Xota B-k igandean, goizeko 10:00etan, Antsoainen jokatuko den partidan.