Musika ikasleen kontzertuak

Guaixe 2021ko mar. 25a, 09:49
Irurtzungo musika eskolako ikasleen entzunaldiak kultur etxean izanen dira.

Oporretara joan aurretik, Irurtzungo Musika Eskolak zenbait instrumentu ikasleen entzunaldiak antolatu ditu gaur hasi eta martxoaren 31 bitartean. Emanaldiak kultur etxean izanen dira. 

Gaur, martxoaren 25, osteguna, 17:00etan, Irurtzungo Musika Eskolako gitarra elektrikoko eta bateria ikasleen entzunaldia izanen da, herriko kultur etxean. Haiek izanen dira ikasleen emanaldien hasiera emanen dietenak, izan ere, gaur eta martxoaren 31 bitartean klarinete, gaita, akordeoi eta gitarra, trikitixa, piano eta saxofoi eta txirula emanaldiak izanen dira. 

Irurtzungo Musika Eskolaren entzunaldiak kultur etxean

  • Martxoaren 25, osteguna
    • 17:00 Gitarra elektrikoa eta bateria
  • Martxoaren 26, ostirala
    • 17:00 Klarinetea
    • 20:00 Gaita
  • Martxoaren 29, astelehena
    • 18:30 Akordeoia eta gitarra klasikoa
  • Martxoaren 30, asteartea
    • 17:00 Trikitixa
  • Martxoaren 31, asteazkena
    • 17:00 Pianoa
    • 18:30 Saxofoia eta txirula