Areto futbola

Xotak garaipen garrantzitsua lortu zuen Mutilberaren kontra

Maider Betelu Ganboa 2021eko martxoaren 31

Xotako bi taldeen arteko derbia jokatuko da ostegunean Irurtzunen.

Emakumezkoen Senior Maila. 2. multzoa. 7. jardunaldia: Xota 1 – Mutilbera 0  / Gazte Berriak 5 - Xota B 0

Asteburuan Emakumezkoen Senior Mailako Areto Futbol Txapelketako 7. jardunaldia jokatu zen eta Irurtzungo Xota talde nagusiarendako jardunaldi ona izan zen, Atakondoan jokatutako partidan Xotak 1 eta 0 irabazi baitzion Mutilberari, Irune Goikoak sartutako golari esker. Aldiz, Xota B taldeak garaipena zer den ezagutu gabe jarraitzen du oraindik, Gazte Berriak taldearen kontra 5 eta 0 galdu baitzuen Antsoainen. 

Ostegunean derbia
Orvinak jarraitzen du lider (15 puntu), Xota nagusia 4. postuan dago (8 puntu) eta Xota B 6. postuan, azkenean, punturik gabe. Egunotan 8. jardunaldia jokatuko da. Xota talde nagusiak eta Xota B filialak derbia jokatuko dute ostegunean 12:30ean Atakondoan jokatuko den partidan.