Nerea Baldak Nafar Ateneoaren poesia saria irabazi du

Guaixe 2021ko api. 12a, 10:59
Nerea Balda, erdian, Nafar Ateneoaren saria jasotzen. UTZITAKOA

Martxoaren 30ean jaso zuen irurtzundarrak poema bakarrari saria

Nerea Balda Sanjuan idazle irurtzundarraren Begiradak poemak irabazi du Nafar Ateneoaren poema bakarrari poesia saria. Sariaren hirugarren edizioa zen, eta martxoaren 30ean egindako ekitaldi batean jaso zuen irurtzundarrak saria; 1500 euroko diru zuzkidura eta diploma. Ines Castiellak, Irati Goikoetxeak eta Joxe Mari Zendoiak osatu dute epaimahaia.