Areto futbola

Xotak bina berdindu zuen Gazte Berriakekin eta Xota Bk galdu egin zuen Txantrearen kontra

Guaixe 2021ko api. 13a, 11:30
Xotako bi taldeak, entrenamendu batean.

Emakumezkoen Senior Maila. 2. multzoa. 9. jardunaldia: Xota 2 – Gazte Berriak 2  / Txantrea 5 - Xota B 0

Asteburuan Emakumezkoen Senior Mailako Areto Futbol Txapelketako 9. jardunaldia jokatu zen. Xota talde nagusiko neskek bina berdindu zuten Gazte Berriak taldearen kontra Atakondoan jokatutako partida lehiatuan. Gazte Berriak taldeak bi gol sartu zituen lehen zatian, baina bigarren zatian hobe aritu zen talde irurtzundarra eta Youssra Chafiak sartutako minutu batean sartutako bi golei esker bina berdintzea lortu zuten. 

Aldiz, Xota B taldeak burua jaso ezinik jarraitzen du. Txantrea liderraren kontra jokatu zuen Xota Bk eta Iruñeko taldeak 5 eta 0 irabazi zuen. 

Lehen faseko azkan jardunaldia jokoan
Txantrea da liderra (17 puntu), Xota talde nagusiak 4. postuan jarraitzen du (12 puntu) eta Xota B 6. postuan dago, azkenean, punturik gabe. Asteburuan ligako lehen faseko azken jardunaldia jokatuko da. Sailkapenean hirugarrena den Orvinaren kontra ariko da Xota nagusia taldea eta, aldiz, Xota B taldeak sailkapenean 5. den Mutilbera izango du aurkari.