Pilota

Irurtzun, Espainiako Kluben Arteko Buruz Buruko txapeldunordea

Guaixe 2021ko api. 13a, 12:30
Retegi Bi eta Victor Esteban, Labriten jokatutako Espainiako Kluben Arteko Buruz Buruko finalean. Argazkia: Nafarroako Pilota Federazioa.

Igandean Labriten jokatutako finaletan Victor Estebanek (San Cosme) Julen Retegi (Irurtzun) hartu zuen mendean

Iruñeko Labrit pilotalekuak Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako finalak hartu zituen igandean. Buruz Buruko finalean Retegi Bik Irurtzun kluba ordezkatu zuen eta iruindarrak Victor Esteban (San Cosme) izan zuen aurkari. Bi pilotari ohi profesionalen arteko lehia oso gogorra izan zen baina San Cosme gailendu zen, Victor Esteban jokatutako bi jokoetan gailendu baitzen (10 eta 4 eta 10 eta 7).