Asisko Urmenetaren hitzaldi ilustratua

Guaixe 2021ko api. 13a, 10:35
Asisko Urmeneta Arbizun 'Sugarren mende' hitzaldi ilustratuan. @ARBIZUKOUDALA

Artistak 'Sugarren mende' liburuan oinarritutako 'Sugarren mende. Sorgin ehiza Euskal Herrian' hitzaldia eskainiko du ostegunean, apirilaren 15, 18:00etan, Irurtzungo liburutegian. 

XVII. mendean zehar izandako sorgin ehizaren inguruko liburu ilustratua publikatu du Asisko Urmenetak. 'Sugarren mende' komikian, garai horretan sorginak zirela aitzakiarekin erre zituzten euskaldunen istorioak kontatzen ditu. Ostegunean, apirilaren 15ean, 18:00etan, Irurutzungo liburutegian liburuan oinarritutako 'Sugarren mende. Sorgin ehiza Euskal Herrian' hitzaldia eskainiko du. Hitzaldi berezia izanen da, izan ere, artistak zuzenean marraztuko du ere. 

 

Ostiralean erreportajea Guaixe Astekarian.