Kubako doinuak

Guaixe 2021ko api. 15a, 10:11

Jorge Sanchez kantautorea. UTZITAKOA

Jorge Sanchez kantautoreak Trova Cubana kontzertua eskainiko du igandean, apirilaren 18an, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean. 

Jorge Sanchez musikarien abestiek gai sozialak, maitasuna eta desamodioa lantzen dituzte. Trova Cubana kontzertuan bere lanak zein beste musikari kubatarraren kantak interpretatuko ditu, besteak beste, Silvio Rodriguezen eta Pablo Milanesen kanta ospetsuak. Jorge Sanchez Irurtzungo kultur etxean izanen da igandean, apirilaren 18an, 19:00etan. Sarrera 5 eurokoa da eta 948 600 412 edo 660 419 610 telefonoetan edo kulturaetxea@irurtzun.eus helbidean eskuratu daitezke. Lehiatilan emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago eros daitezke ere.