Pilota

39. Irurtzungo Pilota Txapelketak jardunaldi bikoitza izanen du

Guaixe 2021ko api. 16a, 08:30

Ostiralean hiru partida jokatuko dira Iruñeko Labriten eta larunbatean bi partida Irurtzunen

Martxan da Irurtzun Pilota klubak antolatutako 39. Irurtzungo Pilota Txapelketa, eta hain zuzen ere asteburu honetan jardunaldi bikoitza jokatuko da. Gaur, ostirala, Labritek hartuko du asteburuko lehen jaialdia, 17:30etik aurrera. Emakumezkoetan 4 emakume ari dira lehiatzen eta jardunaldi honetan,Aldaregiak eta Olatz Ruiz de Larramendik Mendiburu eta Salsamendi izango dituzte aurkari. Gizonezkoetan 12 bikote lehiatzen ari dira, 4 multzotan banatuta, eta Labriteko jaialdian bi partida jokatuko dira: Matak eta Azanzak Antso eta Gil izanen dituzte aurkari eta Armendarizek eta Cordonek Laso eta Garatea. 

Larunbatean goizeko 11:15ean hasiko da Irurtzunen jokatuko den 39. Irurtzungo Pilota Txapelketako jardunaldia. Olaetxeak eta Aldabek Ongayren eta Apezetxearen kontra jokatuko dute eta Elizaldek eta Bergerak Iriarteren eta Alduntzinen kontra.