Intxaurrondoa Pikuxarren

Guaixe 2021eko apirilaren 20a

Joan den urtean hil ez balitz, ostiralean urteak beteko zituen Oskar Lizarraga Gartziandiak. Eta egun hori aukeratu zuten Pikuxarrek eta Aizpea euskara taldeak sustatzailea oroitzeko.

Porrotxen laguntzaz Pikuberritik Pikuxarrera joan ziren eta han intxaurrondoa landatu zuten kide izandakoaren omenez.