Areto futbola

Xotak bina berdindu zuen Gazte Berriakekin

Guaixe 2021ko api. 20a, 11:50

Xota talde nagusia.

Emakumezkoen Senior Maila. 2. multzoa: Xota 2 – Gazte Berriak 2 / Txantrea 5 – Xota B 0

Emakumezkoen Senior Mailan 9. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Irurtzungo Xota taldeak Gazte Berriak taldearen kontra jokatu zuen igandean Irurtzunen. Antsoaingo taldeak bi gol sartu zituen lehen mailan eta partidari buelta ematen saiatu zen talde irurtzundarra. Baita lortu ere, Youssra Chafiak sartutako bi golei esker berdintzea lortu baitzuten irurtzundarrek. 

Aldiz, Xota B taldeak ezin izan zuen Txantrearen kontra punturik ekarri. Txantreak 5 eta 0 irabazi zien irurtzundarrei. 

Sailkapenean Orvina taldea da lider (21 puntu), Txantrearen aurretik (17 puntu). Xota 4. postuan dago (12 puntu) eta Xota B taldea 6. eta azken postuan, punturik gabe. Datorren astean lehen faseko 10. eta azken jardunaldia jokatuko da. Orbina liderraren kontra ariko da Xota igande eguerdian, Ezkaba kiroldegian. Aldiz, Xota B taldeak sailkapenean 5. den Mutilbera izango du aurkari larunbat eguerdian Pabilioi Unibertsitarioan.