Pilota

Adrian Azpirozek Gazteen Lau eta Erdiko Txapelketako 3. postuagatik borrokatuko du

Guaixe 2021ko api. 23a, 11:30

Irurtzun klubeko pilotariak Ultzama klubeko Mikel Mikelarena izango du aurkari gaur, ostirala, Lekunberrin jokatuko den partidan

Gaur, ostirala, Nafarroako Pilota Federazioak antolatutako Nafarroako Gazteen Lau eta Erdiko Txapelketako-Guillermo Mazo Memorialeko finalak jokatuko dira Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan, 18:30ean. Txapelketa Nafar Kirol Jolasen barruan dagoenez, finalak ateak itxita jokatuko dira. Lehenik eta behin 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko da, eta bertan Irurtzungo klubeko Adrian Azpirozek Ultzama klubeko Mikel Mikelarena izango du aurkari. 
3. postua lortzea, hori da Azpirozen nahia, eta ea etxera ekartzerik duen.

Final handian, Javi Murillo (Ultzama) eta Arai Murillo (Oberena) lehiatuko dira Nafarroako Gazteen Lau eta Erdiko txapela preziatua janzteko asmoz.