Areto futbola

Xotak ezin izan zuen Orvina liderra mendean hartu

Guaixe 2021ko api. 28a, 10:10
Xotako jokalariak arerioa agurtzen. Argazkia: J.L.GORRIA.

Emakumezkoen Senior Mailako 2. multzoko lehen fasean Xota 4. sailkatu da eta Xota B 6. Bi taldeek aurki 2. faseari ekingo diote

Asteburuan Emakumezkoen Senior Mailako 2. multzoko 10. jardunaldia jokatu zen, Xotako bi taldeendako jardunaldi kaxkarra izan zena. Batetik, Irurtzungo Xota talde nagusiak Orvina liderra izan zuen aurkari, eta nahiz eta irurtzundarrak ez kikildu, Orvina liderrak irabazi zuen, 2 eta 0. Eta, bestalde, Xota B taldeak Mutilberaren kontra jokatu zuen eta 0 eta 9 galdu zuten irurtzundarrek. 

Sailkapenean Orvinak jarraitzen du lider (24 puntu), Txantreari 4 puntu aterata (20 puntu). Xota 4. postuan dago (12 puntu) eta Xota B azkena da, 6. postuan, punturik gabe.