Areto futbola

Dani Saldise Championsko abenturan

Guaixe 2021ko api. 28a, 11:00

Gaur hasiko da areto futboleko Europako Txapelketako final zortzikoa eta astelehenean. Tartean Dani Saldiseren Movistar Inter lehiatuko da

Gaur hasiko da areto futboleko Champions Txapelketako final zortzikoa. Zadarko Kresimir Cosic Arenan jokatuko da Europako Txapelketa. Lehenik eta behin final laurdenak jokatuko dira, maiatzaren 1ean final erdiak, eta astelehenean, maiatzaren 3an, jokatuko da final handia. Championsean Estatuko lehen mailako bi talde lehiatuko dira, Barça eta Movistar Inter, Dani Saldise irurtzundarraren taldea. Dani Saldisek Espainiako Kopa eta Superkopa irabazi berri ditu Movistar Interrekin, bi finaletan Barça mendean hartuta, eta Championsa lortzea, hori da taldearen eta irurtzundarraren helburua. Dagoeneko Europako bost txapelketa irabazi du Movistar Interrek, eta seigarrena lortu nahi du. Faboritoenen artean dago talde madrildarra

Final laurdenetan, Barçak Dobovec talde esloveniarra izango du aurkari gaur, asteazkena, 20:00etan. Movistar Interrek, aldiz, Ugra Yogursk talde errusiarraren kontra jokatuko du bihar, ostegunean, 15:00etan.