Areto futbola

Dani Saldiseren Inter Movistar Championseko finalerdietan erori zen

Guaixe 2021ko mai. 3a, 11:25

Sporting Club Portugalek 2 eta 5 irabazi zion talde madrildarrari

Larunbatean UEFA Futsal Champions Europako txapelketako finalerdiak jokatu ziren. Dani Saldise irurtzundarraren Inter Movistarrek Sporting Club Portugal izan zuen arerio; partida oso lehiatuan xehetasunek erabaki zuten eta portugaldarrak gailendu ziren, 2 eta 5. Horrela, Europako ametsari agur esan behar izan dio Saldisek. 

Championseko finala Barçak eta Sporting Club Portugalek jokatuko dute gaur, astelehena, 20:00etan.