Areto futbola

Xotako bi taldeek Emakumezkoen Senior Mailako Kopari ekin diote

Guaixe 2021ko mai. 4a, 10:15

Lehen jardunaldian Irurtzungo bi taldeek galdu egin zuten, eta asteburuan euren arteko derbia jokatuko da

Emakumezkoen Senior Mailako Ligako 1. fasea bukatu da. Xota talde nagusia 4. postuan sailkatu zenez eta Xota B 6. postuan, ez ziren 2. fasea jokatzeko talde onenen artean sailkatu. Soilik lau talde onenek –Orvina, Txantrea, Garvayo Chivite Cintruenigo eta Talleres Recarte Murchante– lortu dute 2. fasea jokatzea, ligako titulua, hain zuzen ere. 

Gainontzeko taldeek Emakumezkoen Senior Mailako Kopari ekin zioten asteburuan. Guztira 5 jardunaldi jokatuko dira eta lehendabizikoan Mutilberaren kontra aritu ziren Xota talde nagusiko neskak. Partida estuan, Mutilberak irabazi zuen, 2 eta 0. Xota B taldeko neskak Tafatrans taldearen kontra aritu ziren eta gazte irurtzundar hauek ere galdu egin zuten, 0 eta 2. 

Larunbatean, Xotako bi taldeak elkarren kontra
Gazte Berriak taldea da kopako sailkapeneko burua, 3 punturekin. Xota bigarrena da, punturik gabe. Asteburuan Xotako bi taldeen arteko derbia hartuko du Atakondoak. Partida larunbatean jokatuko da, goizeko 11:30ean.