Areto futbola

Valdepeñasen kontra 3 puntu oso garrantzitsu lortu ditu Osasuna Magna Xotak

Guaixe 2021ko mai. 10a, 12:10

Talde irurtzundarrak azken minutuan lortu zuen garaipena (1 eta 2), Bynhok sartutako golari esker

Larunbatean Valdepeñasen kontra aritu zen Osasuna Magna Xota, Valdepeñasko Virgen de la Cabeza pabilioian, eta pozik itzuli ziren jokalari berdeak, azken minutuan sartutako gol bati esker 1. mailari eusteko ezinbestekoak diren 3 puntuak lortu baitzituzten. 

Partida hasi eta 5 minutura Cesarrek Osasuna Magna aurreratu zuen. Erasoan jarraitu zuten nafarrek, aukera bikainak izan zituzten, baina Valdepeñasek ongi defendatu zuen eta berdeek ez zuten lortu Valdepeasen atea gehiagotan zulatzea. Bigarren zatian aldaketa nabaritu zitzaion Valdepañasi, egoerari buelta emateko jarrera. Horrela, bana berdintzea lortu zuen Valdepeñasek. Hortik aurrera partida berdindu egin zen, bi taldeak kontrakoa estutzen saiatu ziren. Osasuna Magnak Valdepeñaskoen erasoei aurre egin zien, eta sufritzea tokatu zitzaien. Une horretan Imanolek Juninho atezain-jokalari jarri zuen eta apustua ongi atera zitzaion, azken minutuan, 39. minutuan, Bynhok garaipenaren gola sartu baitzuen. 

Hurrena, Zaragoza
Areto futboleko 1. mailan lider berria dugu, Palma Futsal (61 puntu), Cartagenarekin eta Levanterekin puntutara berdinduta dagoena. Beraz, estu-estu dago sailkapena. Osasuna Magna Xota 13. postuan dago (36 puntu), partida bat gutxiagorekin. Datorren jardunaldia maiatzaren 18an jokatuko da, asteartearekin, eta Osasuna Magna Xotak 38 punturekin sailkapenean 10. postuan dagoen Emotion Zaragoza taldea hartuko du Anaitasunan. Arerio zuzenen arteko partida lehiatua aurreikusten da.