Areto futbola

Derbia Xota talde nagusiarendako

Guaixe 2021ko mai. 11a, 10:00

Emakumezkoen Senior Mailako Kopako 2. jardunaldian Xota talde nagusiak 8 eta 0 irabazi zion Xota B taldeari, ahizpen arteko derbian

Asteburuan Emakumezkoen Senior Mailako Kopako 2. jardunaldia jokatu zen eta Irurtzungo Xota klubeko bi taldeak elkarren kontra jokatu zuten larunbatean, Atakondoan, ahizpen arteko partida izan zenean. Xota talde nagusia izan zen garaile, Xota B taldeari 8 eta 0 irabazita. 10. minuturako hiru gol sartu zituen Xota talde nagusiak, Yolanda Martil, Leire Oiarzun eta Iranzu Zarranzek lortutakoak –Zarranz partidako protagonistetako bat izan zen, 4 gol sartu baitzituen guztira–, eta hortik aurrera guztiz gailendu zen lehen taldea. Youssra Chafia eta Maite Medina izan ziren Xota B-ren taldean asmatu zuten gainontzeko bi jokalariak.

Gauzak horrela, Emakumezkoen Senior Mailako Kopako sailkapenean Antsoaingo Gazte Berriak da lider (4 puntu) eta Xota nagusia 3. postuan dago (3 puntu). Xota B-k ixten du sailkapena, 6. postuan, punturik gabe. Asteburuan 3. jardunaldia dago jokoan. Sailkapenean 4. den Azkoien arerio zuzenaren kontra ariko da Xota talde nagusia, eta sailkapenean 2. den Mutilbera izango du aurkari, aldiz, Xota B-k.