Clown tailerra zuzen-zuzenean

Guaixe 2021ko mai. 17a, 10:49
Lorena Arangoa 2018ko Etxarrengo Festetan. ARTXIBOA

Gaur, astelehena, 19:00etan, Lorena Arangoa eta lagunak Irurtzungo kultur etxean ariko dira, Clown tailerrari amaiera emanez

Lorena Arangoa artista irurtzundarrak eta Clown tailerrean parte hartu duten lagunek emanaldia eginen dute gaur, maiatzak 17, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean.  Ikuskizunaren zuzendaria Patxi Larrea da. Sorpresak izanen dira. Sarrerak doan dira baina aurretik gonbidapenak hartu behar dira, eta pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera har dezake. Sarrerak lortzeko 948 600 412 telefonora deituz,  660 419 610 edo kulturetxea@irurtzun.eus epostara mezu bat bidaliz.