Areto futbola

Dani Saldisek beste trofeo bat du

Guaixe 2021ko mai. 18a, 12:00

Inter Movistarrek Errege Kopa lortu zuen igandean, El Pozo Murciari 5 eta 3 irabazita

Dani Saldiseren Inter Movistarrek Errege Kopako finala jokatu zuen igandean El Pozo Murciaren kontra. Partida oso lehiatua izan zen, baina azkenean Inter Movistarrek lortu zuen Errege Kopa, talde murtziarrari 5 eta 3 irabazita. Denboraldiko bere hirugarren txapelketa irabazi du talde madrildarrak, Espainiako Koparen eta Superkoparen atzetik. “Eta beste bat gehiago” azaldu du jokalari irurtzundarrak sare sozialetan. 

Hurrengo erronka, play-offetan 1. mailako ligako titulua lortzea da.