areto futbola

Xotaren garaipen garrantzitsua

Guaixe 2021ko mai. 19a, 09:00
Xota talde nagusiak lidergoa lortzea du jokoan.

Emakumezkoen Senior Mailako Kopako hirugarren jardunaldian Xota talde nagusiak 1 eta 7 irabazi zion Azkoieni eta Xota B-k, aldiz, galdu egin zuen Mutilberaren kontra

Asteburuan Emakumezkoen Senior Mailako Kopako 3. jardunaldia jokatu zen eta Irurtzungo Xota klubeko bi taldeek emaitza oso ezberdina lortu zuten. Xota talde nagusiak 1 eta 7 irabazi zion Azkoieni partidan erraz gailendu eta gero. Youssra Chafiak hiru gol sartu zituen, Irune Goikoak bi eta Leire Oiartzunek eta Amal Dafoufik gol bana. 

Aldiz, Xota B taldea saiatu zen baina ezin izan zuen Mutiloatik punturik ekarri, Mutilbera taldearen kontra 5 eta 0 galdu baitzuen. 

Xotak Koparen lidergoa du jokoan
Gauzak horrela, Emakumezkoen Senior Mailako Kopako sailkapenean Antsoaingo Gazte Berriak da lider (7 puntu), Antsoain bigarrenarekin puntutara berdinduta eta Xota nagusia 3. postuan dago (6 puntu). Xota B-k ixten du sailkapena, 6. postuan, punturik gabe. Asteburuan 4. jardunaldia erabakiko da eta lidergoa dago jokoan, Xotak Gazte Berriak liderra hartuko baitu larunbatean, 16:00etan, Atakondoan. Xota B-k sailkapenean 4. den Azkoienen kontra jokatuko du larunbatean, 19:30ean, Atakondoan.