Clown baten hastapenak oholtzan

Guaixe 2021ko mai. 27a, 10:12
Patxi Larreak zuzendutako Clown tailerraren emanaldia, Lorena Arangoa irurtzundarrak parte hartu zuen. UTZITAKOA

Patxi Larreak zuzendutako Clown tailerraren emanaldia izan zen Irurtzungo kultur etxean

Ikuskizuna baino aurreko astean ikasturteko amaierako erakustaldi bat eskaini zuten Clown tailerreko parte hartzaileek, Lorena Arangoak azaldu bezala. Lorena Arangoa eta adiskideak izenburuan tailerreko hamar kideek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi zuten Irurtzungo kultur etxearen oholtzan, baina erakusteko modua ere berezia izan zen. Clowna ikastea ez bada nolanahikoa. Patxi Larrea irakaslea eta zuzendaria izan da

Hamar clown eszenatokiaren gainean. Geldi. Bat-batean musika entzuten da eta oholtzako pertsonaiak mugitzen hasten dira. Astelehenean Clown tailerrak egin zuen emanaldia deskribatzeko hitz bat bilatu behar bada sorpresa da hitza. Joko baten bidez hasi ziren eta inprobisazioaren bidez parte hartzaileak aurkeztu ondoren, bakoitzak clown saio bat egin zuen.

Hamar kidek parte hartu dute Clown tailerrean. Iruñeko Kale nagusiko Plazara espazioan egiten zuten, baina pandemiaren neurriak gora eta behera itxi zuten. Alternatiba bat bilatu zuten, eta Irurtzungo kultur etxean jarraitzea erabaki zuten.

Lorena Arangoa da sakandar bakarra, Aizarozko, Etxauriko, Iruñeko eta abarreko jendea izan da Irurtzunen clowna ikasten. Talde murriztua zenez, kultur etxeko gela handia aproposa zela azaldu du Arangoak. Beraz, "truke edo eskertza moduan" Clown tailerrak emanaldia egin zuen kultur etxean, "etxekoendako": "Giro polita sortzen da guk ez dugun bitartean ikusleak garelako ere". Irurtzungo kultur etxean egindako egonaldiaren ondoren, ikasle berriak izan ditzake tailerrak: "Irurtzungo antzerki tailerreko baten batek interesa azaldu du".